Eguraldia bihar, urriak 21

Freskatu egingo du
EUSKALMET
Actualizado: lunes, 20 octubre 2014 17:20

BILBO, 20 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, urriaren 21ean, eguraldian aldaketak espero ditugu. Giro lasai eta eguzkitsuarekin hasiko dugu eguna. Alabaina, ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, eta dezente freskatuko du, bereziki ipar isurialdean; gauean lainotzera egingo du eta litekeena da euri langarra egitea. Hegoaldean tenperaturaren jaitsiera ez da iparraldean bezainbat nabarituko, baina arratsaldean ziertzoa zakartu egingo da Ebro ibarrean.

Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 22 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 26 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Eguerdian mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da, 3ko indarrarekin eta arratsaldean 4ko indarrarekin, eta orduan itsaskirria edo itsaskia izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren amaieran 1,5-2 metro ingurukoak. Itsasgorak 02:00etan eta 14:12an izango dira, eta itsasbeherak 07:58an eta 20:20an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.