Eguraldia bihar, urriak 23

Giro eguzkitsua eta lasaia
EUSKALMET
Actualizado: miércoles, 22 octubre 2014 17:20

BILBO, 22 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, urriaren 23an, berriro ere giro eguzkitsua eta lasaia izango dugu. Ekialdeko haizea ibiliko da, baina nahikoa bare. Egunsentian lainoa eratuko da, baina eguneko ordurik gehienetan oskarbi egongo da.

Tenperatura maximoak gradu pare bat igoko dira, baina minimoak asko jaitsiko dira. Barnealdeko zenbait lekutan dezente hoztuko du, eta baliteke udazkeneko lehen izotza botatzea. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 22 gehienez, eta Iruñean 6 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin eta egunaren lehen partean 3ko tarteekin, eta itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu hasieran, eta arratsaldetik aurrera 1-1,5 metro ingurukoak. Itsasgorak 03:00etan eta 15:12an izango dira, eta itsasbeherak 09:00etan eta 21:20an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.