Eguraldia bihar, urriak 25

Giro eguzkitsua oro har
EUSKALMET
Actualizado: viernes, 24 octubre 2014 17:42

BILBO, 24 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, urriaren 25ean, nahikoa deseginda iritsiko den fronte batek erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ekarriko ditu gurera, baina, hala ere, oro har giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean bero-hodei batzuk sortuko dira, baina oso zaila izango da euria egitea.

Haizea aldakor eta ahul ibiliko da, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da. Gaueko tenperaturak gora egingo du apur bat, baina egunekoan ez da aldaketarik espero, eta balio altuenak 25 gradu ingurukoak izango dira. Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 25 gehienez, eta Iruñean 12 gutxienez eta 26 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da. Itsaso kizkurra izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren amaieran bi metro ingurukoak. Itsasgorak 04:01ean eta 16:16an, eta itsasbeherak 10:04an eta 22:23an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.