Eguraldia bihar, urtarrilak 30

Euri asko eta etenik gabe
EUSKALMET
Actualizado: jueves, 29 enero 2015 17:29

BILBO, 29 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, urtarrilaren 30ean, euria barra-barra eta etengabe. Euria iraunkorra izango da eta ugari egingo du, eta kantauri isurialdeko hainbat zonaldetan pilatutako litro kopuruak esanguratsuak izango dira. Elur maila 1.200-1.400 metro artean kokatuko da, eta gauean 1.000-1.100 metrora jaitsiko da.

Ipar-mendebaldeko haizea oso zakar ibiliko da, kostaldean eta Ebro bailaran bereziki, eta haize-bolada gogorrenek 100 km/h-ko abiadura gainditu dezakete haizeguneetan; arratsaldean zehar haizeak indarra galduko du. Tenperaturak behera egingo du apur bat iparraldean eta hegoaldean ez da aldaketa handirik espero. Hiriburuetan, Bilbon 11 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 10 gehienez, eta Iruñean 6 gutxienez eta 8 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 7-8ko indarrarekin eta egunaren amaieran 5-6ko indarrera jaitsiko da. Itsaso oso zakarra edo itsaso handia eragingo du, eta egunaren amaieran itsaski handia edo itsaso zakarra. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak sei metro inguruko olatuak altxatuko ditu eta egunaren amaieran txikituz joango da. Baliteke trumoi-ekaitzak jotzea egunaren azken orduetan. Itsasgorak 00:10ean eta 12:48an izango dira, eta itsasbeherak 06:14an eta 18:41ean. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua kilometro batetik beherakoa izango da.