Eguraldia bihar, uztailak 31

Eguzkia eta beroa
EUSKALMET
Actualizado: miércoles, 30 julio 2014 17:40

BILBO, 30 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, uztaileko azken egunean eguzkia eta beroa izango ditugu. Goizean goiz behe-lainoa eta hodei baxuak izan ditzakegu, baina gainontzeko orduetan zerua nahikoa garbi egongo da.

Tenperatura dezente igoko da barnealdean; leku askotan iritsiko da 30 gradura eta Nafarroa hegoaldean 35 gradu ingurura. Kostaldean, aldiz, ipar-ekialdeko haizea edo brisa ibiliko da eta ez du berorik egingo; balio altuenak 25 gradu ingurukoak izango dira. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 25 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 30 gehienez, eta Iruñean 15 gutxienez eta 30 gehienez.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra izango da goizean eta itsaskirria arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 06:07an eta 18:17an izango dira, eta itsasbeherak 00:01ean eta 12:06an. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.