Eguraldia.- Egonkortzera egingo du igandean

Publicado: sábado, 16 diciembre 2017 14:31

BILBO, 16 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, abenduaren 17an, eguraldiak egonkortzera egingo du. Goizean lainotsu egongo da eta baliteke euri pixka bat egitea, batez ere mendebaldean. Goizak aurrera egin ahala, baina bereziki eguerditik aurrera eta ekialdetik mendebaldera, garbitzera egingo du, eta gauean oro har hodei gutxi geratuko da.

Elur maila goizaldean 800 metro inguruan egongo da, baina goizean 1.000 metro ingurura igoko da. Haizeak hasieran iparraldetik joko du, baina egunaren bigarren partean aldakor ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez. Gauean izotza egin dezake Araban eta Nafarroan. Hiriburuetan, Bilbon 6 gradu espero dira gutxienez eta 11 gehienez, Donostia 5 gutxienez eta 10 gehienez, Gasteizen 0 gutxienez eta 7 gehienez, eta Iruñean 0 gutxienez eta 8 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5 metroko olatuak altxatuko ditu, eta gauean 2-2,5 metro ingurukoak. Itsasgorak 02:15ean eta 14:37an izango dira, eta itsasbeherak 08:18an eta 20:36an. Uraren tenperatura 14-15 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.