Eguraldia.- Eguzkia eta tenperatura nabarmen gora larunbat honetan

Publicado: sábado, 23 septiembre 2017 8:04

BILBO, 23 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, eguzkiarekin bat tenperaturak nabarmen egingo du gora. Uda beteko giroa izango dugu eta hego-ekialdeko haizea ibiliko denez, eguzkiari bazterrak berotzen lagunduko dio eta beroenak 25-30 gradu artekoak izango dira. Zenbait puntutan, bereziki Araban eta Nafarroa hegoaldean behe lainoarekin hasiko dugu eguna, baina goizean zehar altxatuko du eta zeru urdinean eguzkia jaun eta jabe izango da.

Hiriburuetako tenperaturari dagokionez, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 29 gehienez, Donostia 15 gutxienez eta 29 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 27 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 28 gehienez.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, hego-ekialdekoa nagusituz, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Arratsaldearen amaieran mendebal/ipar-mendebaldera aldatu eta 3-4ko indarrarekin ibiliko da, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 17:23an izango da, eta itsasbeherak 11:12an eta 23:33an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.