Eguraldia.- Euri kontuak ostiralean

Publicado: jueves, 7 diciembre 2017 17:20

BILBO, 7 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, abenduaren 8an, euri kontuak espero ditugu. Goizaldean fronte bat igaroko da eta haizea ipar-mendebaldetik finkatuko du. Horrez gain, zerua erabat estali eta euria egingo du. Egunaren lehen partean lurralde osoan bustiko du, baina arratsaldetik aurrera ipar isurialdera mugatuko dira gehienbat zaparradak.

Tenperaturak behera egingo du kantauri isurialdean, baina hegoaldean ez dira gehiegi aldatuko. Elur maila ere jaitsi eta arratsalde-gauean 800-1.000 metro ingurura egongo da. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Donostia 7 gutxienez eta 11 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 8 gehienez, eta Iruñean 3 gutxienez eta 8 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu goizaldean; ondoren handituz joan eta azken orduetan 1,5-2 metro ingurukoak izango dira. Itsasgorak 06:50ean eta 19:31n izango dira, eta itsasbeherak 00:28an eta 13:10ean. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da.