Euria ipar partean egingo du gehienbat

Contador
Publicado 2017/11/11 7:05:50CET

BILBO, 11 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, ipar partean espero dugu euria gehienbat. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du eta, ondorioz, kantauri isurialdean egingo du euri gehien, bereziki ekialdean. Hegoaldean, eta arratsaldean mendebaldean ere, ostarte batzuk zabalduko dira.

Tenperatura maximoak apur bat igo daitezke zenbait tokitan baina ostiral honetakoen antzekoak izango dira. Hiriburuetan, Bilbon 12 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 13 gehienez, eta Iruñean 7 gutxienez eta 13 gehienez.

Itsasoan mendebal osagaiko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin, eta egunaren erdiko orduetan ipar-mendebaldekoa nagusituko da; itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:31n eta 22:30ean izango dira, eta itsasbehera 15:53an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para analizar su navegación y ofrecerle un servicio más personalizado y publicidad acorde a sus intereses. Continuar navegando implica la aceptación de nuestra política de cookies -
Uso de cookies