Eguraldia.- Euriak atsedena emango du larunbat goizean, baina arratsaldean itzuliko da

Publicado: viernes, 19 enero 2018 17:39

BILBO, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, urtarrilaren 20an, eguraldiak bi aldarte ezberdin erakutsiko dizkigu. Goizean euriak atseden emango digu eta hego-mendebaldeko haizea suabe ibiliko da. Arratsaldean, aldiz, fronte bero bat iritsiko zaigu eta euritara joko du kantauri isurialdean, bereziki ekialdean, non euria ia etengabe egin dezakeen. Arratsaldean haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da eta zakartu egingo da, bolada gogorrekin haizeguneetan, bereziki kostaldean.

Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Donostia 7 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 10 gehienez, eta Iruñean 4 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasoan, goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta arratsaldean eta gauean ipar-mendebaldekoa, 4-5eko indarrarekin eta 6ko tarteekin; itsaskirria edo itsaskia eragingo du, ta arratsaldean eta gauean itsaski handia, itsaso zakarreko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:29an eta 17:48an izango dira, eta itsasbeherak 11:40an eta 23:49an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da.