Eguraldia gaur, apirilak 16

Apenas aldaketarik
EUSKALMET
Actualizado: miércoles, 16 abril 2014 7:03

BILBO, 16 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, apirilak 16, apenas espero da aldaketarik. Haizea lasai ibiliko da, eta norabide aldakorrekoa izango da, arratsaldean iparra nagusitu arren. Zerua nahikoa garbi egongo da goizean, baina arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira barnealdeko mendi inguruetan; hala eta guztiz, oso zaila izango da euria uztea.

Tenperaturak berdintsu jarraituko du, eta balio atseginak izango ditugu. Hiriburuetan, Bilbon 12 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 24 gehienez, eta Iruñean 10 gutxienez eta 25 gehienez.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da, tarteka 3ko indarra hartuz. Itsaso kizkurra izango da, arratsaldean itsaskirriko guneekin. Iparraldeko hondoko itsasoak metro bateko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldetik aurrera metro erdi ingurukoak. Itsasgora 16:21ean izango da, eta itsasbeherak 10:10ean eta 22:24an. Uraren tenperatura 13-14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.