Eguraldia gaur, azaroak 26

Bustitik hasi arren, hobera egingo du
EUSKALMET

BILBO, 26 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, azaroaren 26an, eguna bustitik hasi arren, aurrera egin ahala hobera egingo du. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du, ipar partean bereziki. Arratsaldean, mendebaldetik hasita atertzen joango da eta gauean, bereziki, ostarteak zabalduko dira.

Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, eta tenperatura maximoetan ez dugu gorabeherarik espero behar. Hiriburuetan, Bilbon 13 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 14 gehienez, eta Iruñean 8 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Arratsaldean eta gauean ekialdera aldatuko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 18:13an izango da, eta itsasbehera 11:58an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.