Eguraldia gaur, azaroak 27

Euririk ez
EUSKALMET
Actualizado: jueves, 27 noviembre 2014 7:02

BILBO, 27 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, azaroaren 27an, euri kontuak alde batera utziko ditugu. Goizean, egunsentiko behe-lainoa desegin ostean, zerua garbi samar egongo da, bereziki ipar partean. Hegoaldean zerua lainotuago egongo da, batez ere egunak aurrera egin ahala, eta baliteke eguna amaitu aurretik Nafarroa hegoaldean euri apur bat egitea.

Hego-ekialdeko haizea bizitu eta kantauri isurialdean giroa epelduko du, eta tenperatura beroenak 20 gradukoak izango dira. Hegoaldean, eguneko tenperaturak berdin jarraituko duen bitartean, gauekoa nabarmen jaitsiko da. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 6 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin, eta lehenengo bi milietan itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du eta gainontzekoetan itsaskia. Mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 19:11n izango da, eta itsasbehera 12:53an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.