Eguraldia gaur, irailak 18

Aldaketa gutxi
EUSKALMET
Actualizado: jueves, 18 septiembre 2014 7:03

BILBO, 18 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, irailaren 18an, apenas aldatuko da egoera. Eguzki giroa nagusituko da eta hego haizearen ondorioz, tenperatura altuarekin jarraituko dugu. Arratsaldean zerua lainotuago egongo da, bereziki barnealdean, non eguna amaitzear zaparrada trumoitsuren bat edo beste bota dezakeen; lehertzeko aukera handiagoa izango da Nafarroa erdialdean eta hegoaldean.

Hiriburuetan, Bilbon 19 gradu espero dira gutxienez eta 31 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 31 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 29 gehienez, eta Iruñean 15 gutxienez eta 29 gehienez.

Itsasoan ere hego haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin, eta arratsaldean ekialdera aldatu eta 3ko indarra hartuko du. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta arratsaldean itsaskirria; gainontzekoetan itsaskirria edo itsaskia eragingo du.

Mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu eta egunaren amaieran txikitu egingo dira. Itsasgora 11:55ean izango da, eta itsasbehera 18:10ean. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.