Eguraldia gaur, irailak 19

Ildo berean
EUSKALMET
Publicado: viernes, 19 septiembre 2014 7:03

BILBO, 19 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, irailak 19, eguraldiak ildo beretik jarraituko du, udako giro eguzkitsuari eutsiz. Goizean zerua garbi samar ikusiko dugun bitartean, arratsaldean trumoi-hodeiak garatu eta baliteke ekaitzak jotzea. Trumoietarako joera nabariagoa izango da Nafarroa erdialdean eta hegoaldean, bertan zaparradak mardulagoak izan daitezke.

Haizea hegoaldetik sartuko da eta tarteka bizi ibiliko da. Tenperatura maximoak 30 gradu ingurukoak izango dira eta hotzenak 12 eta 17 gradu artekoak izango dira. Hiriburuetan, Bilbon 19 gradu espero dira gutxienez eta 31 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 30 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 29 gehienez, eta Iruñean 15 gutxienez eta 29 gehienez.

Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta arratsaldean baretu eta norabide aldakorrekoa ibiliko da. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzekoetan itsaskirria edo itsaskia. Mendebal-osagaiko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 13:00etan izango da, eta itsasbehera 19:11n. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.