Eguraldia gaur, maiatzak 19

Europa Press País Vasco
Actualizado: domingo, 19 mayo 2013 9:03

BILBO 19 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, maiatzaren 19an, giroa euritsua izango da egun osoz, baina larunbatean baino litro gutxiago pilatzea espero dugu. Zaparradak tarteka baino ez ditu botako eta goizean gehienak ez dira oso garrantzitsuak izango. Hala ere, arratsaldean zaparrada trumoitsuren bat botatzeko arriskua handitu egingo da berriro.

Giroa freskoa izango da beste egun batez, ipar-mendebaldeko haizea eta lainoak oso ugariak izango baitira. Arratsaldean eta kostaldean, ipar-mendebaldeko haizeak indarra galduko du. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 14 gehienez, eta Iruñean 7 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin, eta ipar-mendebaldera aldatuz arratsaldean, 3ko indarrarekin; itsaskia eragingo du, itsaskirrira txikituz. Mendebal-osagaiko hondoko itsasoak 1,5 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 10:55ean eta 23:12an izango dira, eta itsasbehera 16:48an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contenido patrocinado