Eguraldia gaur, maiatzak 21

Hodeiak eta urdinguneak
EUSKALMET
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 21 mayo 2013 9:04

BILBO 21 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, maiatzaren 21ean, iparraldetik hegoaldera hodeiak ugaritu egingo dira, eta arratsaldetik aurrera euria egingo du kantauri isurialdean. Goizean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira eta egunsentian hotz egingo du barnealdean; ez da baztertzen Araba eta Nafarroako punturen batean izotza egitea. Arratsaldean zerua estaltzen joango da eta euria egingo du, izan ere fronte bat iritsiko da. Araba eta Nafarroa hegoaldera hodeiak iritsiko dira, baina ateri eutsiko dio.

Tenperaturan ez da aldaketarik izango ipar isurialdean, eta hegoaldean 20 gradura hurbilduko dira. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 16 gehienez, eta Iruñean 5 gutxienez eta 17 gehienez.

Itsasoan mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldera aldatu eta 4ko indarra hartuko du. Itsaskirria izango da hasieran, eta itsaskia eguerditik aurrera. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro beteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 12:43an izango da, eta itsasbehera 18:40an. Uraren tenperatura 14-15 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contenido patrocinado