BILBO 24 May. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, maiatzaren 24an, euri kontuekin hasiko dugu eguna, baina arratsalderako zertxobait hobera egingo du eguraldiak. Goizean zerua erabat estalita egongo da eta kantauri isurialdean zirimiria egingo du. Arratsaldean argitzera egingo du, batez ere hegoaldean eta mendebaldean, horietan hodeitza saretu eta ostarte txiki batzuk irekiko dira. Kantauri isurialdearen ekialdean baliteke egun osoan zerua estalita egotea eta tarteka zirimiria egitea.
Tenperatura gradu pare bat jaitsi egingo da eta elur-kota 1.300 metro inguruan egongo da. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 12 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 11 gehienez, eta Iruñean 7 gutxienez eta 12 gehienez.
Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, eta itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 14:54an izango da, eta itsasbeherak 8:37an eta 20:59an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.