Eguraldia gaur, maiatzak 25

Ezegonkortasuna areagotuz
EUSKALMET
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 25 mayo 2012 9:04

BILBO 25 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, maiatzaren 25ean, ezegonkortasuna areagotu egingo da, arratsaldean batik bat. Goizean giro eguzkitsuaz goza ahal izango dugu. Arratsaldean aldiz, bero-hodeiak garatuko dira eta han-hemenka zaparrada trumoitsuak bota ditzake.

Goizean hegoaldeko haizeak joko du baina arratsaldean iparraldera aldatuko da. Tenperatura, ostegunekoarekin alderatuz, 2-4 gradu altuagoa izango da. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 27 gehienez, eta Iruñean 12 gutxienez eta 27 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Arratsaldean ipar-ekialdekoa ibiliko da, 4ko tarteekin, eta itsaskiko guneak sortuko ditu. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 18:16an izango da, eta itsasbehera 12:01ean. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado