BILBO 27 May. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, maiatzaren 27an, giro lasaiagoa eta argiagoa izango dugu. Eguna lainopean hasiko dugu kantauri isurialdean, baina ateri eutsiko dio eta gainera arratsalderako ostarteak zabalduko dira. Gainontzeko lekuetan zerua nahiko garbi egongo da.
Eguneko tenperaturan, ez dugu aldaketarik espero behar, nahiz eta ipar partean apur bat igo daitekeen. Gaua hotzagoa izango da. Hiriburuetan, Bilbon 13 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez,
Donostian 13 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 21 gehienez, eta Iruñean 10 gutxienez eta 22 gehienez.
Itsasoan, ipar-ekialdeko haizeak, 3ko indarrarekin, itsaskirria eragingo du, eta mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 7:40an eta 20:00etan izango dira, eta itsasbehera 13:40an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.