Eguraldia gaur, otsailak 11

BILBO, 11 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, otsailaren 11n, hotza areagotu eta izotza edonon botako du. Zerua oskarbi egongo da, eta soilik mendebaldean laino maskal batzuk sartuko dira, bereziki iluntze aldera.

   Aipagarriena tenperaturaren beherakada izango da: kostaldean izotz-mugatik jaitsiko da termometroa eta epelenak 2-3 gradukoak izango dira; barnealdean kostata gaindituko dugu egunean zehar 0 graduren muga. Ipar-ekialdeko haize fina ibiliko da.

   Hiriburuetako tenperaturei dagokienez, Bilbon 0 gradu espero dira gutxienez eta 3 gehienez, Donostian -3 gutxienez eta 2 gehienez, Gasteizen -5 gutxienez eta 0 gehienez, eta Iruñean -5 gutxienez eta 0 gehienez.

   Itsasoan, ipar-ekialdeko haizeak, 3-4ko indarrarekin, itsaskirria edo itsaskia eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 18:03an izango da, eta itsasbehera 11:47an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.