Eguraldia gaur, urriak 4

Actualizado: martes, 4 octubre 2011 9:04

BILBO, 4 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, eguraldiak ildo beretik jarraituko du gaur, urriaren 4an. Zerua hodei gutxirekin egongo da egun osoan. Haizea ahul eta norabide finkorik gabe ibiliko da, eta arratsaldean brisa altxatuko da.

Tenperaturari dagokionez, aldaketarik apenas espero dugu, eta eguneko beroenak 26-28 gradu artean geldituko dira. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Iruñean 11 gutxienez eta 27 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 26 gehienez, eta Gasteizen 7 gutxienez eta 27 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 8:19an eta 21:40an izango dira, eta itsasbehera 14:45an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.