Eguraldia gaur, urriak 22

Hobera egingo du
EUSKALMET
Actualizado: miércoles, 22 octubre 2014 5:03

BILBO, 22 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, urriaren 22an, eguraldiak hobera egingo du, frontea ia oharkabean pasatuko da goizaldean, eta hobekuntza segituan nabarituko da. Ipar isurialdean goizaldean euria egingo du, baina goizean atertu eta hodeitza saretzen hasiko da. Hegoaldera hodeiak iritsiko dira, baina euria apenas egingo duen.

Arratsaldean eguraldi argia izango dugu, baina, hala ere, tenperatura dezente jaitsiko da, eta, oro har, 20 graduren azpitik geratuko da termometroa. Nafarroa hegoaldean soilik gaindituko da balio hori. Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 16 gehienez, eta Iruñean 10 gutxienez eta 18 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Arratsaldean eki-osagaira aldatuko da, 2ko indarrarekin, eta orduan itsaso kizkurra izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 14:42an izango da, eta itsasbeherak 08:30ean eta 20:50ean. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.