Eguraldia gaur, urtarrilak 25

Actualizado: domingo, 25 enero 2015 7:02

BILBO, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, urtarrilaren 25ean, egoerak egonkortzera egingo du. Eguna motel antzean hasiko dugu, eta baliteke zirimiri apur bat egitea. Goizean, ekialdetik hasita, argitzera egingo du eta bertan arratsaldean eguzki giroaz goza ahal izango dugu.

Hala ere, Europa barrenatik datorren ipar-ekialdeko haize hotzarekin, eguneko tenperaturak behera egingo du. Erribera aldean, gainera, ziertzoak harro joko du eta hotz sentsazioa areagotu egingo da. Barnealdean izotza egin dezake. Hiriburuetan, Bilbon 5 gradu espero dira gutxienez eta 8 gehienez, Donostian 3 gutxienez eta 6 gehienez, Gasteizen 0 gutxienez eta 5 gehienez, eta Iruñean 5 gutxienez eta 7 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, ipar-osagaia nagusituz, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 19:30ean izango da, eta itsasbehera 13:15ean. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.