Eguraldia gaur, urtarrilak 31

Actualizado: sábado, 31 enero 2015 7:02

BILBO, 31 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, urtarrilaren 31n, giro traketsarekin jarraituko dugu eta gainera tenperatura jaitsi egingo da. Zaparradak edonon botako ditu eta ugariak izango dira, noizbehinka ekaitza lehertu eta txingorra egingo du. Hegoaldean euria ez da hain ugaria izango.

Ipar-mendebaldeko haizeak zakar joko du berriro, tenperatura jaitsi egingo da eta berarekin, elur kotak ere behera egingo du: goizaldean 1.000 metrora egongo da, arratsaldean 600 metro inguruan eta egunaren amaieran 300-400 metrora, baina 100-200 metrora ere elurra bota dezake ekaitz eremuetan.

Hiriburuetan, Bilbon 5 gradu espero dira gutxienez eta 11 gehienez, Donostian 3 gutxienez eta 10 gehienez, Gasteizen 0 gutxienez eta 6 gehienez, eta Iruñean 2 gutxienez eta 5 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 5-6ko indarrarekin eta arratsaldean indartu egingo da 6-7ko indarra hartuz; itsaski handia edo itsaso zakarra eragingo du, eta arratsaldean itsaso zakarra edo oso zakarra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak lau metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta bost metrokoak egunaren azken orduetan. Trumoi ekaitzak eta txingorra botako ditu. Itsasgora 13:50ean izango da, eta itsasbeherak 07:23an eta 19:40an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da.