Eguraldia gaur, uztailak 22

Eguzkia eta tenperatura gora
EUSKALMET
Actualizado: martes, 22 julio 2014 7:03

BILBO, 22 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, uztailak 22, eguzki giroa eta tenperaturaren igoera izango ditugu. Kantauri isurialdean goizean goiz laino maskal batzuk geratuko dira, baina goizean zehar desegin eta zeru urdinean eguzkia jaun eta jabe izango da.

Ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, bereziki hegoaldean, 28-30 gradura iritsiko baitira maximoak. Gainontzekoetan 24-26 graduren bueltan geratuko dira. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 26 gehienez, eta
Iruñean 13 gutxienez eta 27 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdetik gelditu eta 3ko indarrarekin ibiliko da. Itsaso kizkurra eragingo du eta itsaskirria arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 12:35ean izango da, eta itsasbehera 18:38an. Uraren tenperatura 21-22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.