Eguraldia gaur, uztailak 29

Hodeiak goizean eta urdinguneak arratsaldean
EUSKALMET
Actualizado: martes, 29 julio 2014 5:03

BILBO, 29 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, uztailak 29, goizean hodei ugari izango dugu ipar isurialdean eta hegoaldean ere hodeiak izango dira nagusi, nahiz eta iparraldean baino bakanagoak izan. Kantauri isurialdean euria egingo du; arratsaldean atertu eta urdinguneak zabalduko dira, eta orduek aurrera egin ahala zabalagoak izango dira. Hegoaldean ateri egongo da eta arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da.

Ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta Ebro ibarrean. Tenperatura apur bat jaitsiko da barnealdean, baina kostaldean ez. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 21 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin eta eta goizean 5eko tarteekin, eta itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin goizean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 17:13an izango da, eta itsasbeherak 10:59an etra 23:38an. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.