Eguraldia.- Giro eguskitsua igande honetan

Publicado: domingo, 22 julio 2018 7:05

BILBO, 22 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, uztailaren 22an, giro eguzkitsua izango da. Egunsentian eta iluntzean baliteke kantauri isurialdean behe hodeiak sortzea, baina gainerako orduetan zerua ia oskarbi egongo da. Goizeko lehen orduetan lainoa sortuko da barnealdeko bailaretan. Haizea aldakor eta arratsaldean brisa.

Tenperatura nabarmen igoko da: kostaldean maximoak 24-25 gradu ingurukoak izango dira eta barnealdean 26-27 gradu ingurukoak. Hiriburuetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 26 gehienez, eta Iruñean 13 gutxienez eta 26 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta eguerdian ipar-ekialdetik finkatuko da, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 11.42an izango da, eta itsasbehera 17.43an. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.