Eguraldia.- Giro eguzkitsua ostegunean

Publicado: miércoles, 17 enero 2018 17:17

BILBO, 17 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, urtarrilaren 18an, giro eguzkitsua izango dugu, goi hodei batzuekin, eta goizaldean lanbroa eta lainoa barnealdeko bailaretan. Gauean hodeiak ugaritu egingo dira. Hegoaldeko haizea ibiliko da, suabe, eta giroa epelduko du. Eguerdi partean, kostaldean, mendebaldeko haizea ibiliko da.

Tenperatura maximoak igo egingo dira. Tenperatura minimoak, ordea, jaitsi egingo dira, eta izotza egingo du Araba eta Nafarroako zenbait lekutan. Hiriburuetan, Bilbon 6 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez, Donostia 6 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 11 gehienez, eta Iruñean 1 gutxienez eta 9 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean mendebaldekoa, 3-4ko tarteekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, arratsaldean itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren bigarren partean 3,5 metro ingurukoak. Itsasgorak 04:22an eta 16:43an izango dira, eta itsasbeherak 10:34an eta 22:43an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.