Eguraldia.- Giro ezegonkorra eta trumoi ekaitzak asteartean

Actualizado: lunes, 26 junio 2017 17:39

BILBO, 26 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, ekainaren 27an, giro ezegonkorrarekin eta trumoi ekaitzekin jarraituko dugu. Ekaitzak gehienbat egunaren bigarren partean espero dira eta orduan mardulagoak izango dira.

Mendebaldeko haizea ibiliko da, nahikoa zakar kostaldean eta egunaren bigarren partean. Tenperatura antzekoa edo apur bat baxuagoa izango da. Hiriburuetan, Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 14 gutxienez eta 25 gehienez eta Iruñean 16 gutxienez eta 29 gehienez.

Itsasoan mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria izango da, itsaskiko guneekin arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:55ean eta 18:12an izango dira, eta itsasbehera 11:50ean. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.