Giroak ezegonkortzera egingo du eta arratsaldean trumoi-ekaitzak izan daitezke

Actualizado: lunes, 20 julio 2015 18:03

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, uztailaren 21ean, ezegonkortzera egingo du, eta arratsaldean trumoi-ekaitzak izan ditzakegu. Hala ere, goizean giro lasaia eta eguzkitsua izango dugu, eta bero egingo du eguerdian; Nafarroan aurreko egunetako balioetara iritsiko da, baina gainontzeko lekuetan ez da horrenbeste igoko.

   Arratsaldean oso bizkor garatuko dira trumoi-hodeiak eta zaparrada trumoitsuak botako ditu, gainera zenbait lekutan mardulak izan daitezke. Goizaldean oraindik garrantzi gutxiko zaparrada trumoitsuren bat bota lezake.

   Iparraldeko haize ahula nagusituko da eta kantauri aldean giroa apur bat freskatuko du. Hiriburuetan, Bilbon 20 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 19 gutxienez eta 25 gehienez, Gasteizen 16 gutxienez eta 29 gehienez, eta Iruñean 19 gutxienez eta 32 gehienez.

   Itsasoan ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean iparraldera aldatu eta 3ko indarrarekin ibiliko da; itsaskirria eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 06:47an eta 19:00etan izango dira, eta itsasbeherak 00:43an eta 12:48an. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.