Eguraldia.- Giroak hobera egingo du ostegunean

Actualizado: miércoles, 21 marzo 2018 17:21

BILBO, 21 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, martxoaren 22an, giroak hobera egingo du orduak igaro ahala. Nafarroa erdi eta hegoaldean giro eguzkitsua gailenduko da egun osoan, baina gainerakoan, ipar partean batez ere, hodeiak ugariak izango dira goizaldean eta goizean; orduan prezipitazioa egin dezake kantauri isurialdean gehienbat. Apurka-apurka hodeiak desegiten joango dira egunaren erdiko orduetan eta arratsaldean zerua oskarbi geratuko da.

Epeltzera egingo du eta termometroak 9-12 gradu artera igoko dira. Hiriburuetan, Bilbon 4 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Donostia 4 gutxienez eta 11 gehienez, Gasteizen 0 gutxienez eta 9 gehienez, eta Iruñean -1 gutxienez eta 8 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta arratsaldean ekialdera egingo du, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria izango da, eta mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 06.27an eta 18.43an izango dira, eta itsasbeherak 00.14an eta 12.35ean. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.