Eguraldia.- Hodei gehiago eta euri pixka bat mendebaldean eta ateri ekialdean igandean

Publicado: sábado, 17 febrero 2018 14:33

BILBO, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, otsailaren 18an, hodei gehiago pilatuko da mendebaldean eta baliteke euri pixka bat egitea. Ekialdean ostarteak nagusituko dira eta oro har ateri egongo da. Egunaren amaian atertu egingo du mendebaldean.

Giro hotza izango dugu eta elur maila 800-900 metro inguruan egongo da. Iparraldeko eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, oro har suabe, baina Nafarroa hegoaldean ziertzoa indartsua izango da. Hiriburuetan, Bilbon 6 gradu espero dira gutxienez eta 10 gehienez, Donostia 6 gutxienez eta 9 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 8 gehienez, eta Iruñean 2 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu eta egunaren amaieran 1,5 metrokoak. Itsasgorak 05.05ean eta 17.23an izango dira, eta itsasbeherak 11.13an eta 23.24an. Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.