Eguraldia.- Hodei gutxi eta haizea aldakor eta ahul larunbat honetan

Actualizado: sábado, 18 noviembre 2017 7:05

BILBO, 18 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meterologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan zerua hodei gutxirekin egongo da oro har, baina tarteka goi hodeiak agertuko dira eta gauean kostaldean baliteke behe hodeiak sortzea. Haize aldakor eta ahul ibiliko da, baina arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da.

Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo pixka bat jaitsi egingo dira. Araba eta Nafarroako zenbait lekutan izotz txikia egin dezake. Hiriburuetan, Bilbon 6 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 5 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen 0 gutxienez eta 13 gehienez, eta Iruñean 3 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin. Hego-ekialdekoa nagusituko da, eta egunaren bigarren partean ipar-osagaikoa. Itsaso kizkurra izango da, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 15:28an izango da, eta itsasbeherak 09:13an eta 21:30ean. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.