Eguraldia.- Hodeiak eta euria larunbat honetan

Publicado: sábado, 25 noviembre 2017 8:05

BILBO, 25 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, azaroaren 25ean, egunaren hasieran hodei ilunek zerua estaliko dute eta euria sarri eta ugari egingo du edonon. Goiza aurrera joan ahala barnealdean atertuz joango da eta ostarteak ere zabalduz joango dira; iparraldean, berriz, gainerako orduetan zaparrada txikiak botako ditu noizbehinka eta hodeiak ugariak izango dira.

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, kostaldean indartsu. Tenperaturak behera egingo du eta giroa neguko itxura hartuz joango da. Elur kota ere jaitsi eta orduak pasa ahala 1.000-1.200 metrora kokatuko da. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen 3 gutxienez eta 11 gehienez, eta Iruñean 5 gutxienez eta 12 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin, eta arratsaldean ahuldu eta 3ko indarrarekin ibiliko da. Itsaskia edo itsaski handia eragingo du egunaren lehen partean, eta itsaskirria arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 20:11n izango da, eta itsasbehera 13:58an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.