Eguraldia.- Hodeiak eta ezegonkortasun gehiago igandean

Publicado: sábado, 24 junio 2017 15:26

BILBO, 24 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, ekainaren 25ean, hodeiekin jarraituko dugu eta gainera ezegonkortasuna areagotu egingo da. Zerua tarteka hodeitsu egongo da eta egunaren bigarren partean hodeiak ugariagoak eta eraginkorragoak izatea espero dugu; edonon bota ditzake zaparrada trumoitsuak.

Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira. Hiriburuetan, Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 23 gehienez eta Iruñean 15 gutxienez eta 26 gehienez.

Itsasoan ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3-ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:14an eta 16:33an izango dira, eta itsasbeherak 10:12an eta 22:47an. Uraren tenperatura 22-23 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.