Hodeiak eta ostarteak ostiralean

Publicado: jueves, 19 enero 2017 17:35

BILBO, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, urtarrilaren 20an, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Zerua erabat garbi egongo ez den arren, ostarte zabalak izango dira; zenbait momentutan hodeiak ugariagoak izango dira hegoaldean.

Tenperatura maximoek igotzen jarraituko dute eta goizaldean, goizean goiz eta azken orduetan, izotza botako du beste behin. Hiriburuetan, Bilbon 0 gradu espero dira gutxienez eta 10 gehienez, Donostian -1 gutxienez eta 8 gehienez, Gasteizen -5 gutxienez eta 7 gehienez, eta Iruñean -6 gutxienez eta 6 gehienez.

Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:08an eta 21:46an izango dira, eta itsasbeherak 02:52an, eta 15:32an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.