Eguraldia.- Larunbat arratsaldean hobera egingo du

Publicado: viernes, 20 julio 2018 17:20

BILBO, 20 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, uztailaren 21ean, eguraldiak hobera egingo du arratsaldean. Hobekuntza nabarmenagoa izango da hegoaldean; hodeitza saretzen joango da goizean eta egunaren bigarren partean ostarteak izango ditugu. Kantauri isurialdean lainotuta egongo da, batez ere goizean eta euria egingo du noizbehinka; aldiz, arratsaldean atertu eta baliteke ostarteren bat irekitzea.

Tenperaturan aldaketa handirik ez, baina igotzeko joerarekin. Hiriburuetan, Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 23 gehienez, eta Iruñean 16 gutxienez eta 23 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 10.32an eta 23.08an izango dira, eta itsasbeherak 04.07an eta 16.31an. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.