Eguraldia.- Nabarmen hoztu eta zaparradak botako ditu

Publicado: viernes, 16 marzo 2018 16:44

BILBO, 16 Mar. (EUROPA PRESS) -

Larunbatean nabarmen hoztuko du eta tarteka zaparrada batzuk botako ditu. Tenperatura maximoak kostaldean salbu, nekez iritsiko dira 10º C-ra. Egunsentia ere hotza izango da eta mendi inguruetan zeropeko balioak neurtu daitezke. Goizaldean haizeak hegotik joko du, baina orduek aurrera egin ahala mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da eta kostaldean tarteka zakar joko du, hotz sentsazioa areagotuz.

Fronte ahul batek eta ezegonkortasun lerro batek harrapatuko gaituzte eta zerua hodeitsu eta tarteka zaparrada batzuk botako ditu; dena den, oro har, euririk gabeko momentuak ugariak izango dira eta bustitzeko aukera txikiagoa da eguerdi partean. Baliteke ekaitzen bat garatzea. Elur-maila goizean 800-1000 m-ren bueltan kokatuko da, eta noizbehinka 700 m-ra jaitsi liteke.