Eguraldia.- Oro har giro lasaia eta argia asteartean

Astearteko iragarpena
EUSKALMET
Actualizado: lunes, 16 julio 2018 15:14

BILBO, 16 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, uztailaren 17an, oro har giro lasaia eta argia izango dugu. Alabaina, eguna lainopean hasiko dugu barnealdeko leku askotan eta kantauri isurialdean behe hodeien tarte hodeitsuekin. Eguerdi partean, ordea, giro eguzkitsua nagusituko da, eta azken orduetan berriro ere behe hodeiak ugarituko dira ipar isurialdean. Arratsaldean haizea iparraldetik finkatuko da.

Tenperatura maximoak astelehen honetan baino bizpahiru gradu altuagoak izango dira. Hiriburuetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 26 gehienez, eta Iruñean 15 gutxienez eta 27 gehienez.

Itsasoan mendebal/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-osagaitik finkatuko da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 06.43an eta 19.02an izango dira, eta itsasbeherak 00.27an eta 12.39an. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.