BILBO 8 Feb. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, otsailaren 9an, tenperatura apur bat igoko da. Elur-kotak apurka-apurka gora egingo du, baina halere, gauera arte ez da 600-800 metroraino igoko; goizean goiz elurra 0-100 metrotik gora egin dezake. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta han-hemenka prezipitazio txikia egingo du. Arratsaldean atertu eta ostarteak zabalduko dira. Izotza botako du.
Hiriburuetako tenperaturei dagokienez, Bilbon gradu 1 espero da gutxienez eta 7 gehienez, Donostian -2 gutxienez eta 5 gehienez, Gasteizen -4 gutxienez eta 2 gehienez, eta Iruñean -6 gutxienez eta 2 gehienez.
Itsasoan, ipar-ekialdeko haizeak, 3ko indarrarekin, itsaskirria eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 4:16an eta 16:43an izango dira, eta itsasbeherak 10:30ean eta 22:53an. Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.