BILBO 9 Feb. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, otsailaren 10ean, hobekuntza sumatuko dugu, batez ere ekialdean. Tenperaturak gorabehera handirik gabe jarraituko du eta elur-maila 500 metroren bueltan egongo da. Hala ere, prezipitazioa apur bat baino ez du egingo egunaren lehen partean eta mendebaldean. Arratsaldean hodeiak saretzen joango dira eta ostarte zabalak irekiko dira, bereziki ekialdean eta hegoaldean.
Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta barnealdean izotz kontuekin jarraituko dugu. Hiriburuetako tenperaturei dagokienez, Bilbon 3 gradu espero dira gutxienez eta 8 gehienez, Donostian 0 gutxienez eta 6 gehienez, Gasteizen -2 gutxienez eta 4 gehienez, eta Iruñean -1 gutxienez eta 2 gehienez.
Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da. Itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 4:54an eta 17:22an izango dira, eta itsasbeherak 11:08an eta 23:31n. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.