Prezipitazioak berriz asteartean, eta tenperatura pixkanaka gora

Contador
Publicado 2018/02/12 17:29:32CET

BILBO, 12 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, otsailaren 13an, prezipitazioek ez digute atseden emango, baina tenperaturak pixkanaka gora egingo du. Goizaldean ez dugu hodei gehiegi izango, batez ere barnealdean, eta izotza botako du. Goizak aurrera egin ahala, ordea, hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua estalita geratuko da. Horrez gain, prezipitazioa espero dugu, batez ere ipar-ekialdean. Goizean, prezipitazioa hasitakoan elur maila 1.000 metrotik behera egongo da, baina arratsaldean gorago igoko da.

Hasieran hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina eguerdian mendebal/ipar-mendebaldera egingo du. Gauean haizea baretu egingo da. Tenperaturari dagokionez, Bilbon 2 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Donostia 1 gutxienez eta 11 gehienez, Gasteizen -3 gutxienez eta 8 gehienez, eta Iruñean -3 gutxienez eta 6 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin, eta eguerdi partean mendebal/ipar-mendebaldekoa nagusituko da, 4-5eko indarrarekin. Gauean haizea baretu eta norabide aldakorrekoa izango da. Itsaso kizkurra izango da, eta arratsaldean itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean 3,5 metro ingurukoak. Itsasgorak 02.24an eta 14.50ean izango dira, eta itsasbeherak 08.34an eta 20.45ean. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremu lau eta hamar kilometro artekoa izango da.