Eguraldia.- Uda beteko giroarekin hasiko da udazkena

Eguneko iragarpena
EUSKALMET
Actualizado: domingo, 23 septiembre 2018 7:05

BILBO, 23 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, irailaren 23an, uda beteko giroarekin hasiko dugu udazkena. Zerua nahikoa oskarbi agertuko da ia egun osoan eta bero egingo du berriz ere, batez ere barnealdean.

Arratsaldean haizea iparraldetik finkatuko da eta azken orduetan hodeiak ugaritu egingo dira. Barnealdean 30 gradu inguruko tenperatura maximoak espero ditugu, eta apur bat baxuagoak kostaldean. Hiriburuetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 31 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 32 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 14.48an izango da, eta itsasbeherak 08.37an eta 20.55ean. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.