Eguraldia.- Udako giroak jarraituko du igande honetan

Actualizado: domingo, 24 septiembre 2017 8:04

BILBO, 24 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan uda giroak jarraipena izango du. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi hodeiak sartuko diren arren, eguzki izpiek erraz zeharkatuko dituzte eta giro argiarekin eta eguzkitsuarekin jarraituko dugu. Arratsalde-gau partean haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta itsasotik behe hodeiak sar daitezke.

Kostaldean, tenperatura apur bat jaitsi daiteke, haizeak iparraldera egingo duelako, baina uda sasoiko balioekin jarraituko dugu eta barnealdeko zenbait puntutan baliteke tenperaturak beste koska bat egitea gora. Hiriburuetako tenperaturari dagokionez, Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Donostia 16 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 29 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 29 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin; egunaren erdiko orduetan ipar-osagaitik finkatuko da, 3ko indarrarekin, eta arratsalde-gau partean ipar-mendebaldetik, 3-4ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du hasieran eta gero itsaskirria, arratsalde-gau partean itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu, eta handituz joango dira arratsaldean, 1,5-2 metrokoak altxatu arte. Itsasgora 17:54an izango da, eta itsasbehera 11:47an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.