Eguraldia.- Zerua ilun eta zaparradak, batez ere eguerditik aurrera

Actualizado: miércoles, 18 octubre 2017 7:04

BILBO, 18 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteazken honetan zerua ilun eta zaparradak izango dira, batez ere eguerditik aurrera. Hodeigune trinkoak nagusituko dira egun guztian eta tarteka zaparradak botako ditu. Goizean oraindik hego/hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta ondorioz zaparradak ahulak eta sakabanatuak izango dira. Arratsaldean, aldiz, haizea baretu eta ipar-mendebaldetik finkatuko da, eta egoera are gehiago ezegonkortuko da. Arratrsaldean euria ugaritu egingo da, bereziki ekialdean egingo du eta ekaitza suspertu daitezke.

Tenperatura jaitsi egingo da eta beroenak 18-23 graduren bueltan geratuko dira. Eguneko tenperatura baxuenak gauean neurtuko dira ipar-mendebaldeko haizearekin. Hiriburuetan, Bilbon 13 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 18 gehienez, eta Iruñean 13 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasoan hego/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Eguerdian haizea ahuldu egingo da eta arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko da 3ko indarrarekin. Ipar-mendenbaldeko hondoko itsasoak 1,5 metroko olatuak altxatuko ditu. Egunaren bigarren zatian ekaitzak izango dira. Itsasgora 14:46an izango da, eta itsasbeherak 08:25ean eta 20:51n. Uraren tenperatura 19-20 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.