Eguzkia bistan izango da, bihar, egunaren ordu gehienetan

Euskalmet agentziaren iragarpena abuztuaren 21erako
EUSKALMET
Actualizado: lunes, 20 agosto 2018 17:44

DONOSTIA, 20 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Euskal Meteorologia zerbitzuak egindako iragarpenaren arabera, bihar (hilak 21, asteartea) eguzkia bistan izango da egunaren ordu gehienetan. Egunsentian lanbroa ager daiteke zenbait bailaretan eta behe-hodeiren bat ipar isurialdean, baina ez dute luze iraungo eta goizetik eguzkia bistan geratuko da.

Tenperaturak koska bat gora egingo du eta balio beroenak 30 ºC inguruan ibiliko dira barnealdean. Kostaldean, ipar-ekialdeko haizea bizi ibiliko da arratsaldean eta tenperatura zertxobait beherago geratuko da bertan. Arratsaldean, bero-hodei batzuk garatuko dira eta baliteke ekaitz bakanen bat botatzea batez ere mendi inguruetan.

Itsasoan haizea aldakor ibiliko da, 2ko indarrarekin; eguerdi aldean ipar-ekialdetik finkatuko da, 3ko tarteekin arratsaldean. Itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu goizean eta arratsaldetik aurrera 0,5 metro ingurukoak.