EH Bilduk Legebiltzarreko Bakegintza eta Elkarbizitzarako Lantaldean parte hartuko du

Laura Mintegi
Europa Press
Actualizado: jueves, 14 febrero 2013 11:20

GASTEIZ, 14 Feb. (EUROPA PRESS) -

Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak iragarri du koalizio abertzaleak Eusko Legebiltzarreko Bakegintza eta Elkarbizitzarako Lantaldean parte hartuko duela, baina ez du argitu ostegun honetan Gasteizko Ganberan gai honetaz egingo den eztabaidan kontra ala alde bozkatu duen.

EH Bilduk joan den abenduan aurreratu zuen lantaldean parte hartuko zuela, baina aldi berean ohartarazi zuen batzordeak aurreko legealdian egin zituen lanak "gutxiegi" zirela. Horrela, joan den legealdiko lanarekin jarraituz lantaldea berriz sortzeko EAJk eta PSE-EEk lorturiko akordioak zalantzak eragin zituen EH Bilduren jarreraren inguruan.

Legebiltzarreko prentsa aretoan kazetariei eskainitako adierazpenetan, Mintegik baieztatu du EH Bilduk lantaldean parte hartuko duela, "gatazkaren irtenbide politikoetatik kanpo uzteko" ahaleginak izan arren. Halere, ez du argitu batzordea sortzearen eztabaidan alde edo kontra bozkatuko duten.