EHUk bere geletan gauzatutako heziketa esperientziarik berritzaileenak bildu ditu liburu batean

EHUko ikasleak irakasle batekin
Foto: EHU
Actualizado: martes, 30 septiembre 2014 12:31
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Metodologia aktiboetan oinarritutako irakaskuntza eta ikaskuntza esperientziak biltzen dituen liburua argitaratu du Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU). Metodologia horiek arazoak konpontzean, proiektuak egitean eta kasuak aztertzean datza.

   Esperientzia guztiak errealak dira, Eragin programan garatu dira, EHUko geletan praktikan jarri dira eta Jenaro Guisasola eta Mikel Garmendia irakasleek eta Eragin zuzendariek batu dituzte "Aprendizaje basado en problemas, proyectos y casos: diseño e implementación de experiencias en la universidad" izenburuko liburuan, EHUk jakinarazi duenez.

   Eragin heziketa programa EHUko irakasleei zuzenduta dago, "hausnarketa egin dezaten eta eskolan sortzen diren arazo zehatzei irtenbideak aurki diezazkieten", Jenaro Guisasolak nabarmendu duenez. Horrela, programaren helburua da irakasteko ohiko eredutik (azalpenezko eskolak, oharrak hartzea eta azterketa) arreta ikasleetan jartzen duen eredura aldatzeko aukera ematea.

   Era berean, ikasleek parte har dezakete bere ikaskuntza prozesuan, eta Irakaskuntza-Ikaskuntza Kooperatiboa eta Dinamikoa (IKD) eredua irakasleen artean hedatzeko lider sarea osatu nahi du. EHUko berariazko irakaskuntza-eredua da IKD.

   Guisasolaren ustez, "originaltasunak bereizten du Eragin". "Estatuan ez dago antzeko programarik eta nazioarteko unibertsitate gutxik gauzatzen dituzte estrategia mota horiek, besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetako Harvard Unibertsitateak, Kanadako McMaster Unibertsitateak eta Danimarkako Aalborgeko Unibertsitateak", azaldu du.

   Hasieran Eragin zuzendaria zen Jenaro Guisasolak programa aholkulari kidetzan oinarrituta dagoela adierazi du. "Irakasleak tutore aditu batekin gogoeta eta lan egiten du, eskoletan agertutako arazoak konpontzeko eta geletan material erabilgarria eta didaktikoa sortzeko", gainerartu du. Programa luzea da (300 ordu, 12 ECTS kreditu baliokideak) irakasleari laguntzeko, bai metodologia aktiboetan oinarritutako proposamena diseinatzen, bai ikasgelan ezartzen.

   Metodologia aktiboetan oinarritutako zortzi irakaskuntza praktikaren diseinua eta aplikazioa biltzen ditu argitalpenak. Aldi berean, prestakuntza aldian sorturiko irakasleen kezka, iruzkin eta hausnarketak ekartzen ditu, bai eta EHUn egindako eta geletan gauzatutako material pedagogikoak ere. Orobat, geletan esperientziak bukatu ondoren, bai irakasleen, bai ikasleen balorazioa sartzen du, eta arazoetan eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza ezartzeko bi gida eransten ditu.

   Irakasleek irakaskuntza/ikaskuntza eredu berria hainbat diziplinatan garatu dute. Ikasgai horiek hauek dira: Konputagailuen Teknologiaren Oinarriak, Eskultura, Merkataritza zuzenbidea, Giza-elikadura, Garapen Psikomotorra, Enpresa Ekonomiarako Sarrera, Giza Genetika eta Kimika Orokorra.