EHUk eta Brasilgo Sao Pauloko Estatu Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Bi unibertsitateetako oredezkariak hitzarmena sinatzen
Foto: EHU
Actualizado: lunes, 15 junio 2015 12:12

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Julio de Mesquita Filho Sao Pauloko Estatu Unibertsitatea (UNESP) lankidetzan ariko dira, datozen bost urteetan, kooperazio akademikoaren, zientifikoaren eta teknikoaren arloan.

   Izan ere, EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen errektoreorde Nekane Balluerkak eta UNESPeko Nekazaritza Ikasketak eta Tokiko Garapena UNESCO Katedraren zuzendaria den Bernardo Mançano irakasleak (unibertsitateko errektore Júlio Cezar Duriganen ordez) lankidetza hitzarmena sinatu dute, EHUk jakinarazi duenez.

   Bi erakundeek sinatutako hitzarmenak honako kooperazio ekintza hauek jasotzen ditu, besteak beste: elkarri aholkularitza eta babes zientifikoa eta kulturala ematea irakasle eta ikasleen trukerako eta mugikortasunerako, ikerketa proiektuak elkarrekin egitea, eta ekitaldi zientifikoak eta kooperazio teknikoko eta teknologia transferentziako jarduerak antolatzea.